Ezkabako ihesaldiaren 75. urteurrena

imagesAsteazkenean 75 urte beteko dira Ezkaba gotorlekuan frankistek preso zituzten ehunka lagunek ihes egin zutela. Ihesaldiaren burua: Leopoldo Pico Pérez, deustuarra, PCko militantea eta SOM-UGTko kidea. Berarekin batera preso zeuden beste hiru deustuarrek parte hartu zuten ihesaldian: Angel Arbulu Uriarte, Gasteizen jaiotako 16 urteko gaztea, Pedro Bilbao Expósito eta Luis Lamberto Santibáñez Akarregi, CNTko kidea.

Orotara 795 presok ihes egin zuten. Horietatik soilik hiruk lortu zuten Iparraldera heltzea. 206 tiroz hil zituzten mendian (Pico maiatzaren 24an Belzuncen – Txulapain – atxilotu eta bertan erahil zuten). Gainontzekoak atxilotu zituzten, Arbulu, Bilbao eta Santibáñez barne.

Gaur omenaldia egin diete Ezkaban.

Informazio gehiago: http://www.losfugadosdeezkaba1938.com/

Advertisements