“Gerra Zibila eta frankismoa Deustun eta San Ignazion” hitzaldia Kabia kulturgunean

GerraZibilaKABIA copyDatorren ostegunean, maiatzaren 15ean Gerra Zibila eta frankismoak Deustun zein San Ignazion izan zuen eraginaren gaineko hitzaldia izango da San Ignazioko Kabia Kulturgunean. Hitzaldia arratsaldeko 7:30etan hasiko da. 

Advertisements

La II Republica y la Guerra Civil en Deustu liburua Bilboko Liburu Azokan salgai

bla 43La II República y la Guerra Civil en Deustu liburua salgai dago Areatzan ospatzen ari den Bilboko Liburu Azokan, Etxean liburudendako postuan. Azoka ekainaren 9a arte zabalik egongo da.

Bilboko Liburu Azokaren egitaraua

Ezkabako ihesaldiaren 75. urteurrena

imagesAsteazkenean 75 urte beteko dira Ezkaba gotorlekuan frankistek preso zituzten ehunka lagunek ihes egin zutela. Ihesaldiaren burua: Leopoldo Pico Pérez, deustuarra, PCko militantea eta SOM-UGTko kidea. Berarekin batera preso zeuden beste hiru deustuarrek parte hartu zuten ihesaldian: Angel Arbulu Uriarte, Gasteizen jaiotako 16 urteko gaztea, Pedro Bilbao Expósito eta Luis Lamberto Santibáñez Akarregi, CNTko kidea.

Orotara 795 presok ihes egin zuten. Horietatik soilik hiruk lortu zuten Iparraldera heltzea. 206 tiroz hil zituzten mendian (Pico maiatzaren 24an Belzuncen – Txulapain – atxilotu eta bertan erahil zuten). Gainontzekoak atxilotu zituzten, Arbulu, Bilbao eta Santibáñez barne.

Gaur omenaldia egin diete Ezkaban.

Informazio gehiago: http://www.losfugadosdeezkaba1938.com/